top of page

GURI BURUZ

   Trikoma banda, Arabako ska-reggae talde gazte bat da. Musika banda hau 2009. urtean sortu zen Mikel Madinabeitia (ahotsa, bateria), Arrate Morales (ahotsa, kitarra) eta Jazz Miller-en partez (baxua). Ondorengo urteetan beste musikariak sartu ziren taldean; 2011- Oscar Pereiro (ahotsa, saxo), 2012- Oihane Garcia (teklatua), 2013- Peio Elizondo (tronboia). Baita, 2012ko kontzertu batzuetan eta 2013ko kontzertu guztietan Gaspar Pons raperoak Trikoma Bandarekin kolaboratu zuen.

   Oso gazteak izan arren, gutxi gorabehera 50 kontzertu jo dituzte, eszenatokian esperientzia handia lortzen. Kontzertu gehienak Araban izan dira, hala ere, Trikoma banda Gipuzkoan edo Nafarroan ere aritu da Ze esatek, Siroko, Gatillazo, Luz de putas edo Potatoren teloneroak izaten, besteak beste.

   2014an, atsedenaldi bat hartuz, Trikoma banda eszenatokietara bueltatzen da abesti berriak aurkezteko, haiekin disfrutatzeko eta proiektu edo ideia berriekin hasteko. Baita, Trikoma bandaren maketa bukatzear dago. Laister entzutea espero dugu! Ska reggae roots!

bottom of page